Oraingo honetan sexu transmisio bidezko gaixotasunen gainean mintzatuko dugu...
1.Zer da? Chlamidia trachomatis bakteriak sortutako
sexu transmisio bidezko gaixotasun komuna; emakumeei umetokiaren lepoa zein
eztarria eta gizonei uretra edo eztarria infektatu.
2.Nola kutsatu? Sexu orala, baginala edo uzki bidezkoa;
haurdun dagoen emakumeak, erditzerakoan bere umeari pasa diezaioke.
3.Zein arriskuan? Pertsona gazteak, bereziki, emakumeak.
4.Sintomak: Orokorrean sintomarik ez; baina salbuespen batzuk
daude eta harreman sexualak eduki ondoren, asteetan, sintomak agertzen dira.
Emakumeen kasuan, ez ohiko fluxu baginala eta usai handia; pixa egiterakoan
galda sentsazioa; sexu harremanetan mina. Gizonezkotan berriz, zakilaren
sekrezioa; pixa egitean galda; zakilaren zuloan galda edo hazkura.
5.Nola antzeman? Laborategiko frogen bidez
diagnostikatu.
6.Tratamendua: Antibiotikoarekin sendatu, dosi bakarrekoa edo zazpi
egunetarako. Dosi bakarrekoa hartzean, zazpi egun harreman sexualik gabe; zazpi
egunekoan, tratamendu amaitu artea harreman sexualik ez.
*OHARRA: Tratamendua bukatu eta hiru hilabete geroago, froga egin,
gaixotasun hau berriro izatea oso komuna baita.
HERPES BAGINALA
1.Zer da? Herpes sinpleak eragindako sexu-transmisiozko gaixotasuna; honek, area
genitalean zein ondestekoan,ipurmasailetan eta izterretan zauriak sortu
2.Nola kutsatu? Gaixotasuna duen norbaitekin, sexu-harreman baginalak, uzkizkoak eta
ahozkoak izatez
3.Zein arriskuan? Sistema immunitario ahula dutenak
4.Sintomak? Zauriak agertu, birusa gorputzean sartu den zonaldean; zauriak mingarriak
eta odol jarioa eragin
*OHARRA: Birusa
gorputzen betirako. 1.urtean, zaurien kimuak denbora gutxiro agertu;
denborarekin, sintomak arinagoak
5.Nola antzeman? Gaixotasuna diagnostikatzek
azterketa medikuak
6.Tratamendua? Sendaketarik ez; baina,
medikamentuak edota higiene pertsonal egokiak sintomak aritzen zein kutsatzeko
arriskua murriztu
*OHARRA: Latexko
kondoien erabilera egokiak, arriskuak murriztu!
GONORREA
1.Zer da? Jende helduaren artean ohikoa den sexu transmisio bidezko gaixotasuna da
2.Nola kutsatu? Penetrazio bidez ez ezik, ahotik eta uzkitik infektatzeko arriskua dago
3.Zein arriskuan? Aipatutako hiru atal hauek dute gaitzen bat edukitzeko aukera
4.Sintomak: Gizonen kasuan, nahigabeko jariaketan eta pixa egiteko eta isurtzeko
zailtasunean nabaritzen da. Emakumeen kasuan, aldiz, hemorragiak menstruazioan,
pixa egitean mina eta jariaketa zurizka edukitzea
5.Nola antzeman? Laborategiko proben bidez antzeman daiteke
6.Tratamendua? Sendatzeko metodo gisa antibiotikoak erabiltzen dira
GIB/HIES
1.Zer da? Giza Immunoeskasiaren Birusak, sistema immunitarioa kaltetzen du,
infekzioak borrokatzen dituzten globulu zuriak suntsituaz, eta infekzio larriak
hartzeko arriskuen utziaz. HIESa GIBaren infekzioaren azken fasea da, baina hau
ez dute pertsona guztiek garatzen.
2.Nola kutsatu? Odolaren, semenaren, jariaketa baginalen eta
infektatutako amaren esnearen bidez kutsatzen da.
3.Zein arriskuan? Edozein pertsonak har dezake GIBa, halere
droga injektagarrien erabiltzaileak eta alkohol edo drogen eraginpean daudenak
arrisku gehiago dute-
4.Sintomak? Hasieran ez da inongo sintomarik sumatzen, birusa lo
antzean baitago. Infektatu eta denbora batera, defentsa sistema makaltzearekin
sukarra, beherakoa, pisu galtzea… bezalako sintomak azal daitezke; hauek halere
ez dira HIESaren espezifikoak, beste arrazoi askorengatik azal daitezke.
5.Nola Antzeman? Odolaren azterketa espezifikoetan
datza, eta froga edo test ezberdinak daude, halere emaitzak fidagarriak
izateko, infekzioa hartu ostean 3 hilabete itxarotea komeni da frogak egiteko.
6.Tratamendua? Ez du sendabiderik, baino badaude GIB infekzioa
borrokatu eta era berean beste pertsona batzuk kutsatzeko arriskua murrizten
duten medikamentuak.
SIFILISA
SIFILISA
1.Zer da? Bakteria batek eragindako sexu-transmisiozko gaixotasuna; inguru
genitala,uzkia, ahoa eta ezpainak infektatu
2.Nola kutsatu? Gaixotasuna duen norbaitekin sexu-harremanak izanez; haurdunaldian, amak,
haurra kutsatzeko arriskua
3.Zein arriskuan? Sistema immunitario ahula dutenak
4.Sintomak? 1.etapan, zauri
bakarra, txikia eta mina ematen ez duena. “Birusa lokartua” egon daiteke:
sintomak agertu eta desagertu
*OHARRA: Erlazio
sexualetan, Sifilisak eragindako zauriak, IESaren agerpena sorrarazi dezakete
5.Nola antzeman? Froga medikuak
6.Tratamendua? Denborarekin antzematen
bada, antibiotikoekin sendatu
*OHARRA: Latexko
kondoien erabilera egokiak, arriskuak murriztu!
GPH (Giza papilomaren birusak)
1.Zer da? Birusek eragiten dituzten garatxoak dira, 100 mota ezberdin eta 30
minbiziarekin lotuak daude, genitalei eragiten diete. Birus hauek, goi arrisku
mailako edo behe arrisku mailakoak izan daitezke.
2.Nola kutsatu? Birusa duen pertsona batekin, kontaktu
sexual edo genital intimoaren bidez.
3.Zein arriskuan? Gazte taldeak, zehazki 17-29 urte bitarteko emakumeak.
4.Sintomak: Orokorrean, ez dira sintomak agertzen; baina pertsona batzuei, garatxo
genitalak ateratzen zaizkie. Emakumeen kasuan, baginaren barruan zein kanpoan,
uteroaren lepoan edo ipurtzuloaren inguruan. Gizonezkoen artean, ez da oso
ohikoa, baina zakilaren puntan, eskrotoaren oinarrian edo ipurtzuloaren
inguruan. Ahozko sexua, garatxoak aho zein eztarrian agertzera eragin dezake.
5.Nola antzeman? Froga medikurik ez. Hala ere, kasu batzuetan, garatxo genitalak agertu
6.Tratamendua? Sintomak arintzeko tratamenduak
TRIKOMONIASISA
1.Zer da? Parasito batek eragiten duen sexu transmisio bidezko gaixotasuna da
2.Nola kutsatu? Sexu harremanen bidez pasatzen da
3.Zein arriskuan? Emakumeek baginitis edukitzeko arrisku larria dute ez bada garaiz
antzematen
4.Sintomak? Aldez aurretik aipatu behar da ez direla beti ematen. Gizonen kasuan,
nahigabeko jariaketan eta pixa egiteko eta isurtzeko zailtasunean nabaritzen
da. Emakumeengan, bestetik, nahigabeko jariaketan eta aluan usain txarra, mina,
molestia edota azkuran identifikatzen dira
5.Nola antzeman? Laborategiko probak egin behar dira
6.Tratamendua? Sendatzeko antibiotikoak erabiltzen dira
iruzkinik ez:
Ez da iruzkin gehiagorik onartzen.