ON-ekin SOLASEAN

Resultado de imagen de microfono dibujoKaixo, ni ON naiz, eta zuei ahotsa emateko nago hemen. Iruditzen zait, sarri, gazteek ez duzutela zuen kezkak eta barne gatazkak kanporatzeko espaziorik; beraz, lanean jarri nintzen.

Esandako espazio hau, hortaz, informazio aberasgarria luzatzeko eta jakinminerako leku irekia eta anonimoa bihurtu nahi dugu.



Resultado de imagen de microfono dibujoIzan ere, nahiz eta apur bat bat zaharkituta aurkitzen naizen, nahiko larrituta nabil egungo gazteek darabilkizuten sexu ohiturekin. Eta, uste dut, egoera honek zuen barruan kontraesan eta ezinegon franko sortuko dituela. 

Espero dut, orduan, gure blog hau erabilgarri suertatzea zuei, eta anonimotasunak eskaintzen duen pribatutasunaz aprobetxatuz, aurreiritzi eta akusazio gabeko espazio hau ahalik eta lagungarrien izatea. 

Helburua, finean, bakarra baita: sexu praktika atsegin eta seguruak edukitzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina